Arrakastatsua izan zen Aresoko XVI. Mendi Martxa

Mailope Aldizkaria

Parte hartzaile kopuru handia bildu zuen irailaren 7an Aresoko mendi martxak, 488 parte hartzailerekin.

Bideoa: Kirolmank. 

21 kilometroko ibilbideaz gain, 12 kilometroko itzulia ere antolatu zuen Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak. Ondorioz, gaztetxo eta familia ugarik parte hartu zuten. Ibilbide segurua sortzeko, herritarren auzolana ezinbestekoa izan zen: 40 boluntario aritu ziren lanean.