Asteburu mugitua izan dute Intzan

Mailope Aldizkaria 2025ko ira. 9a, 08:32

None
None
None
None
None
None
None
None
None

Iraila herriko festekin hasi zuten Intzako herritarrek, eta lehenbiziko asteburua giro ederrean pasatu dute.

Argazkiak: Ainhoa Parareda.  

Ostiral arratsaldean, txupinazoa izan zuten. Haur, gazte eta hainbat heldu elkartu ziren, eta gustura egon ziren. Larunbat arratsean Puska biltzea, herri kirolak, mus txapelketa, herri afaria eta musikaz gozatzeko aukera izan zuten. Igandean toka txapelketa, trikitilariak, pintxoak eta haur jolasekin eman zioten segida festari, eta astelehenean, amaitzeko, eguraldi ederra lagun, meza eta hamaiketako goxoarekin amaitu zituzten herriko festak.