Eider Goikoetxea, Irene Matxinandiarena eta Leire Lopetegiren artean, dinamika berri bat jarri nahi dute martxan Betelun, irakurle talde bat osatzea hain zuzen.
Irakurtzea gustuko duzu? Eta irakurritako horretaz lagunarekin edo ondokoarekin hitz egitea? Hala baldin bada izanen duzu aurrerantzean horretarako aukera, herrian bertan. Interesa dutenek, Izen ematea irailaren 24ra arte egin ahalko dute, 667 977 129 (Irene) telefono zenbakira deituz.
2025eko urritik hasita, 2026ko ekainera bitarte gauzatuko dira hitzorduak. Lehen bilera urriaren 2an, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean egingo dute. Animatu zaitezte probatzera, oso esperientzia polita izan liteke eta.