"Birrotsen" taldeak badu puntu berezi bat, rock formazio baten ohiko baxua cello batez ordezkatzen dute, emanaldiei ukitu berezi eta originala emanaz. Taldearen abesti propioekin batera, MICE eta Anariren bertsioak ere jo zituzten, entzuleen arreta eta estimua piztuz.
Ekitaldiak, Araitz-Errotaren erreka gaineko terrazaren erabilera kulturalerako aukera azaleratu zuen, uda partean tankerako emanaldi gehiago egiteko duen potentziala erakutsiz. Jendea gustura eta pozik agertu zen. Kontzertuaren ostean ohiko merienda eskaini zuten antolatzaileek, musikarien zein ikusleen arteko solasaldiak sustatzeko giro bero eta gertukoan.