Larunbatean zehar egindako ekitaldi desberdinetan, etxarriar gehienek nola edo hala parte hartu zuten. Gauean, dantzaldira inguruko herrietako biztanleak hurbildu ziren: Larraun, Leitza, Araitz, Betelu eta Lekunberriko jendea elkartuz.
Igandea festetako egun handia izan zen, eta pilota partida bikainekin hasi ziren. Geroago, bazkarian herritar gehienak elkartu ziren, eta arratsaldea umeen jolasekin eta herri kirolekin ederki igaro zuten. Festak mus txapelketarekin amaitu zituzten eta Unax Mayayo eta Mikel Azpirotz izan ziren irabazleak.