Zaintza Herriak: zaintza komunitarioa eraikitzeko prozesu parte hartzailea

Mailope Aldizkaria 2025ko ira. 17a, 09:08

Hurrengo hilabeteetan, Teknoadineko proiektua martxan dagoen zenbait udalerritan prozesu komunitarioak egingo dituzte, bakardadearen prebentzioa eta zaintza komunitarioa lantzeko.

Lehenengo aldi honetan 7 udalerrik parte hartuko dute: Arbizu, Lekunberri, Araitz, Larraun, Imotz, Aurrazu eta Ziordi.

Teknoadineko, Altsasu, Etxarri-Aranatz eta Irurtzungo Gizarte Zerbitzuek bultzatutako sare komunitarioa da, 65 urtetik gorako bizilagunek bizi dezaketen hauskortasun soziala eta bakardade egoerak prebenitzeko.

Komunitateko pertsonez eta baliabideez osatzen da: bizilagunak, profesionalak, Gizarte Zerbitzuak, Osasun Etxea, komertzioak, udala, farmaziak... Bakardade ez hautatuari erantzun bat emateko sortzen da, eta elkar zaintzen duen gizarte integratzaileago bat eraikitzea du helburu.

Zaintza Herriak, Teknoadineko proiekturen baitan abiatzen den dinamika komunitarioa da.

  • Herriko biztanle guztiei irekita dago.
  • Parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
  • Landuko diren gaiak: bakardadearen prebentzioa, zaintza komunitarioa, harreman sozialak...

Gai horiek guztioi eragiten digute, eta hausnarketa kolektiboa izatea nahi dugu.

ZERGATIK?
  • Zer da bakardadea?
  • Nola sentitu daiteke bakardadea gure herrian?
  • Gure herria lagunkoia da zahartzeko?
  • Gizarte harremanak eta elkar-laguntzarako aukerak al daude?
  • Zer egiten dute bizilagunek jubilatzen direnean?
  • Zer da zaintza komunitarioa?
  • Nola zaintzen dugu elkar herrian?
  • Nola zaindu gaitezke herrian?
  • Ezagutzen ditugu zonaldeko baliabide publikoak? Gizarte Zerbitzuak?
  • Zer egin dezakegu herrian edo bailaran?
HELBURUAK

Zaintza Herriak dinamikaren helburu nagusia da tokiko esperientziak garatzea zaintza-eredu kolektibo bat eraikitzeko.

  • Herri bakoitzak bere bidea egingo du. Horretarako:
  • Zaintzaren inguruko eztabaida kolektibo bat sustatu nahi dugu komunitatean.
  • Herrian bertan ditugun zaintza mekanismoak identifikatu.
  • Beste esperientzia batzuk ezagutu.
  • Eta azkenik, galdera bat:

    Zer egin dezakegu herrian Zaintza Komunitarioaren bidean?

    Zer egin nahi dugu?

METODOLOGIA

Ikerketa Ekintza Parte-Hartzailea - IAP (Espinoza, 2020)

“IEPH gizarte-aldaketarako ikerketa bat da, inguruko eta bere bizi baldintzak propioak hobetu nahi dituzten komunitateko pertsonek egindakoa.”
(Zapata y Roldan, 2016)

“Ikerketa eta ekintza metodo bat da, egoera kolektiboak hobetzeko emaitza fidagarriak eta erabilgarriak lortzea bilatzen duena. Ikerketa ikertu beharreko kolektiboen parte-hartzean oinarritzen da, eta horrela, aztergai izatetik ikerketaren subjektu protagonista izatera igarotzen dira.”
(Alberitch, 2008)

PROZESU BAT

Hurbilketa

  • Zer da bakardadea?
  • Zer da zaintza komunitarioa?
  • Zer egin bakardadearen prebentziorako?
  • Formakuntza eta sentsibilizazioa: kontzeptu nagusiak ulertu eta eztabaidatu.

Errealitatea ezagutu

  • Nola da elkar zaintza gure herrian?
  • Zer egiten dute beste herri batzuetan?
  • Herrian ematen diren zaintza ekintza, espazio eta esperientziak identifikatu.

Ekintza

  • Zaintza komunitarioa herrian nola martxan jarri?
  • Zer egingo dugu?
  • Identifikatutako beharrizan eta aukeren arabera ekintza bat edo batzuk definitu herrian martxan jartzeko: Zer? Noiz? Nola?
PARTE HARTU
  • Herrian egingo diren saioetan parte hartu.
  • Bizilagun guztientzat irekia da, denok osatzen dugu komunitatea.

Prozesuarekin hasi baino lehen, animatu hurrengo galdetegia betetzera. Minutu bat besterik ez da!