Bizikletaren Festa ospatuko dute ostiralean Lekunberrin eta Larraunen

Mailope Aldizkaria 2025eko irailaren 17a

Irailaren 19an, ostiralean, 17:00etan egin dute hitzordua herritarrek Larraungo Udaletxean.

Bizikletaz orientatzeko jolasekin hasiko dute arratsaldea eta segidan, oztopo ginkana Lekunberriko plazan izanen dute.

Adin guztietarako ekintza paregabeaz gozatzeko, eraman zure bizikleta, kaskoa eta arropa erosoa!