Urriaren 8an jokatuko dute desafioa, arratsaldeko 17:00etan.
Herriko kuadrilak sei proba ezberdinetan lehiatu beharko dira: txingak, zaku lasterketa, lasto jaurtiketa, korrika, lokotxak eta ingude proba.
Partaide bakoitzak 9 kideko talde mistoa osatu beharko du.
- Kuadrilek urriaren 6ra arte dute izena emateko aukera 633 14 95 72 edo 606 88 57 96 telefono zenbakietara deituz.
- Saria: afaria Lekunberriko edozein tabernan.