Pasa den ostiralean egun berezia ospatu zuten Lekunberrin

Mailope Aldizkaria 2025ko ira. 23a, 13:37

Irailaren 19an, bi proiektu berri inauguratu zituzten.

Argazkiak: Lekunberriko Udala. 

Lehenengo, herriko bidegorria Plazaola kiroldegiarekin, Mugiroko Gabari Gune Irekiarekin eta Plazaolako Bide Berdearekin lotzen duen ibilbidea inauguratu zuten.

Ondoren, Beigorriko Txirrindularientzako Zerbitzu Zentroa inauguratu zuten. Gune berri horrek bizikleta-zaleentzako hainbat zerbitzu eskainiko ditu: konponketa, garbiketa eta biltegiratzea.

Beigorriko Txirrindularientzako Zerbitzu Zentroaren inaugurazioa. 


Arratsaldean, berriz, Bizikletaren Festa izan zuten, herriko kaleak giro ederrarekin eta mugikortasun jasangarriarekin betez.

Bizikletaren Festa Lekunberriko herriko plazan.