Lekunberri zeharkatzen duen ibaia garbitu dute

Mailope Aldizkaria 2025eko irailaren 26a

Lekunberri zeharkatzen duen ibaia garbitzen. Argazkia: Lekunberriko Udala.

Irailaren 20an, Lekunberri zeharkatzen duen ibaia garbitu zuten.

Ekimena Lekunberriko Udalak eta Ondare Kultur Taldeak elkarlanean garatu zuten.  

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten herritarrei, “elkarrekin, Lekunberri garbiago eta jasangarriago bat lortzeko bidean gaude”.