Ane Ubegunek (Mailope Zuzendaritza Taldeko kideak) eta Irati Morenok (Mailope aldizkariko kazetari kudeatzaileak) gauzatu zuten tailerra.
Horrela, Araxes (Betelu) ikastetxeko 6. mailako ikasleek bertatik bertara ezagutu zuten tokiko hedabideen lan prozesua: elkarrizketa bat sortzea, artikulu bat idaztea...
Orain, Arasex ikastetxeak, Nafarpresek antolatu duen eta Nafarroako Gobernuak babestu duen Tokiko Prentsaren Eskola Lehiaketaren I. Edizioan parte hartuko du.
Ekimen honekin, eskualdeko kazetaritza eskola eremura hurbildu dute, ikasleen begirada eta jakin-mina sustatuz.