Pasa den larunbatean, irailaren 27an, Intzako Santa Kruz Ermitan agurra egin zioten beste leku askotan gisa, bere bizitza erdia gure inguruetako herrietan ibili dan Inaxio Azkoaga apezari.
Intzatarrak Ermitan egin zioten agurra, arratsaldeko 17:00etan Meza Inaxio berak gidatu zuen, ondoren esker oneko hitzak, luntxa eta trikitia ere ez ziren falta. Giro bikaina eta jendetsua izan zen bertan.
Orain, Azkoagaren ordez, Patxi Izko izanen da parroko berria, dagoeneko zeuden Jesús Sotil eta Santiago Garisoain batera.
Azkoagak Aralar irratian izandako elkarrizketa ikusi eta entzun nahi baduzu, sartu hemen: Inaxio Azkoaga Aralar irratian .