Irailaren 29ko festen hasiera ondoren, erronda, Trikidantz eta zezen suzkoa izan zituzten. Herri afarian 65 lagun inguru elkartu ziren eta geroago, bingoan aritu ziren. Igandean eta astelehenean, herritarren arteko giroa bikaina izan zen. Tartean, besteak beste, musika, otorduak, puzgarriak, jokoak, mus txapelketa, Larraungo pilota partiduak, eta aizkolariak izan zituzten.