Nafarroako Sagardo Eguna eta Jardunaldi Mikologikoa ospatu dituzte Lekunberrin

Mailope Aldizkaria 2025ko urr. 6a, 06:00

Atzo, urriaren 5ean,   Nafarroako Sagardo Eguna eta Jardunaldi Mikologikoa ospatu zituzten Lekunberriko Herriko Plazan.

Sagardoaren zikloan, irailaren amaieratik aurrera sagarrak biltzen dira eta abendura arte luzatzen den elaborazio-aldia hasten da. Lan horri eske,  urtarrilean “txotx” garaia iristen zaigu eta, horrela, maiatza arte sagardo uzta berriaz gozatzeko aukera dugu.

Lekunberrin, 20 urte daramatzate segidan Sagardo Eguna ospatzen. Aurten, urtero bezala, bertako sagardotegi ekoizleekin batera, Nafarroako beste sagardogile batzuk ere izan dira.

11:00etatik aurrera sagardo dastaketaz, onddo mota ezberdinen erakusketaz, artisautza postuez eta kirikoketaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek, eta eguraldi txarra izan arren, giroa ezin hobea izan zen. Gainera, jatekoa ere ez zen falta, taloak eta kroketak eskaini zituzten eta.

Ekitaldi honen antolaketa Lekunberriko Udalaren eta Nafarroako “Dolarea” Sagardo Ekoizleen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da.