Pasa den igandean, aurtengo marka guztiak xehatu eta mila dortsalak salduak zituzten antolatzaileek. Horien denen artean, 21,3 kilometroko lasterraldia egiten bizkorrena izan zen Amatriain, ordubete, 19 minutu eta 53 segundoko denborarekin. Uitziarraren atzetik, bigarren izan zen Andrew McLeod (1.20.33) eta Atarratze Rota hirugarren (1.2.02).
Emakumeen artean, Nerea Murua gailendu zen (1.28.00) , Angela Iglesias bigarren izan zen (1.31.34) eta Ana Pérez de Ciriza hirugarren (1.36.07).
