Aurtengo Lekunberriko festetako txupinazoaren jaurtitzailea Manoli Olaetxea izanen da

Mailope Aldizkaria 2025eko urriaren 8a

Blusak prest, atzerako kontaketa hasia dute Lekunberrin.

Egoera ez ohiko batengatik, ez da herri bozkaketarik antolatu egindako proposamenekin. Beraz, zenbait urtetan hautagai izan ostean, gaur arratsaldeko 19:00etan, Manoli Olaetxeak botako du Lekunberriko festei hasiera emanen dien txupinazoa.

Urtero bezala, kantuan eta dantzan gozatzeko aukerarik ez da faltako.

  • Festetako egitaraua ikusi nahi baduzu, ez galdu gure agenda