‘Palestinarekin konpromisoa’ lelopean, elkarretaratzea eta manifestazioa eginen dituzte asteazkenean

Mailope Aldizkaria 2025ko urr. 13a, 20:01

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko, Palestinari elkartasuna adierazteko, eta Euskal Herriko enpresek eta erakundeek Israelekin duten harreman komertzial oro eteteko, lanuzteak egiteko deia egina du gehiengo sindikalak urriaren 15erako.

Lekunberri herritarrek, beste elkarretaratze bat aurrera eramango dute asteazken honetan, Herriko Plazan, goizeko 11:00etatik aurrera, Palestinarekin konpromisoa lelopean. Ondoren, Iruñera joateko asmoa dute.

Arratsaldean, herritarrek manifestazioa eginen dute 19:30ean Larraungo Udaletxetik, Lekunberriko Udaletxera.

Herritarrak gonbidatu dituzte ekintza horretan parte hartzera.