PARTE-HARTZAILEAK:
Araitz, Betelu, Lekunberri edo Larraunen bizi diren 18 urtetik gorako herritarrak izan beharko dira. Bakoitzak, gehien jota, hiru diseinu aurkeztuko ditu. Epaimahaiko inor ezingo da aurkeztu sarirako hautagai gisa.
BETEBEHARRAK:
- Logo integral bat aurkeztuko da, eta hura aldizkarirako eta irratirako marka gisa erabiliko da.
AINTZAT HARTZEKOAK:
- Logoak proiektu komunikatiboaren izaera islatu beharko du.
- Mailoperen identitatea eta esentzia adierazten dituen itxura.
- Aldizkaria eta irratiarekin lotuta egotea (BIAK LOGO BATEAN).
- Araitz, Betelu, Lekunberri edo/eta Larraun herriarekin zerikusia izatea.
- Originaltasuna.
- Kalitate teknikoa.
DISEINUA:
- Diseinua originala izango da, argitaragabea, eta norberak bere osotasunean sortua.
- Logotipo edo isotipoa izan daiteke.
FORMATUA:
- Logo bakoitza BMP, GIF, JPG edo TIF formatuan aurkeztuko da, eta gutxienez 200x200 pixeleko erresoluzioa izango du. Gomendatzen da ahalik eta erresoluzio handienarekin entregatzea. Era berean, iturriak ere entregatuko dira, Photoshop, Illustrator, GIMP, PDF, SVG edo antzeko programa baten formatuan.
- Bektorizatua izan beharko da. Bektorizatua den bitartean neurriak maketatzaileak aldatu ditzake kalitatea galdu gabe. Baina kontuan izanda logoa txikitzen denean ere ongi ikusi behar dela (minimoa 30 mm).
- Logoa txuri beltzean erabili ahal izateko bertsio positibo eta negatiboak behar dira.
- Gehienez 4 kolore.
AURKEZPENA:
- Diseinuak posta elektronikoz bidaliko dira, Mailopeko helbide elektronikora: info@mailope.eus
- “MAILOPE ETA ARALAR IRRATIA logo sariketa” adieraziko da.
- Parte-hartzaile bakoitzak fitxategi bat bidaliko du atxikita, eta bertan emango du aurkeztutako lanaren azalpen laburra, bai eta datu pertsonalak ere: izena eta bi abizen, jaioteguna, erroldatuta dagoen helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa. Behin bidalita, ezingo da logo proposamena kendu.
EPEA: 2025eko abenduaren 31ra arte, 14:00etan.
EPAIMAHAIA: Epaimahaia Mailope Zuzendaritza Taldeak osatuko du. Aurkeztutako diseinu guztien artean, bat aukeratuko da, eta horixek irabaziko du saria. Ez baldin badago akordiorik epaimahai osatzen dutenen artean, ez da saririk emango. Erabakia apelaezina izango da.
EPAIA: Emaitza 2025eko urtarriletik aurrera jakinaraziko da aldizkariaren, irratiaren eta sare sozialen bidez.
SARIA: Nafarroako zapore, tradizioa eta produktuak batzen dituen saski paregabea. Kalitate handiko produktu ohikoen hautaketa.
JABETZA: Saritutako logotipoa Mailope eta Aralar Irratiaren jabetzan geratuko da, era esklusibo eta iraunkorrean. Mailopek askatasun osoa izango du logoa osorik edo partzialki erabiltzeko eta/edo nahi duen bezala aldatzeko. Gainera, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea erreserbatzen du. Hala ere, jabetza Mailoperena bada ere, egileari aipamena eginen zaio.
BESTELAKOAK:
- Sariketan parte hartzen duen orok erabat onartzen ditu oinarri hauek.
- Entregatutako agiriak ez dira itzuliko.
- Edukiak ez dira onartuko baldin badituzte pertsona edo erakundeen kontrako konnotazio sexista, arrazista edo oro har iraingarriak.
- Oinarri hauetan aurreikusi ez diren guztiak epaimahaiak ebatziko ditu.