Giro ederrean joan dira aurten ere Lekunberriko festak. Asteazken arratsaldean herri kirol saioa eskaini zuten gazteek, umoretik, baina kirol lehia ahaztu gabe. Ondoren Larraungo Txalapartariak izan ziren eta jarraian piztu zuen txupinazoa Manoli Olaetxeak, aspaldiko urteetan Lekunberriko bizilagun alai eta eskuzabalak. Bere umore ona eskertzeko, festetako lehen suziria pizteko ardura eman zion Lekunberriko Udalak.