Urriaren 18an eta 25ean, Sagardogintzaren artea indartuko dute Aldatzen

Mailope Aldizkaria 2025ko urr. 15a, 05:00

Larraungo Txalapartariek eta Ondare Kultur Taldeak antolatutako ekintza tradizionala martxan da. Aurten Aldatz aukeratu dute eta ekimen parte-hartzailea arrakastatsua izaten bada, heldu den urtean eta aurrerantzean Larraungo beste herrietan egitea aurreikusi dute.

Datorren larunbatean, urriaren 18an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, sagar bilketa egingo dute. Aldazko plazan bilduko dira, goizeko 10:00etan. 

Urriaren 25ean, goizetik, sagardoa egiteko prozesua (kirikoketa, dolarea, etab.) landuz, jai giroan murgilduko dira. Gainera, sagar bilketa baserritarrez jantzita egingo dute, guztia bideoan grabatu nahi da eta.

Urriaren 18an, parte hartu nahi baduzu adierazi whatsapp bidez, hauetako edozein telefonora idatziz:

  • Jabi Leoz 647116938 (Larraungo Txalapartariak)
  • Javier Irigoien 696000977 (Ondare Kultur Taldea)

Anima zaitez eta parte hartu modu aktiboan ibarreko ondarea berreskuratu, kontserbatu eta zabaltzen.