Israelek ez ditu guztiz gelditu Gazako eta Zisjordaniako erasoak, baina AEBek sustatutako su-etenak geldialdi bat sortu du bi urteko genozidioan.
Euskal Herrian, hala ere, Palestinaren aldeko aldarriak ozen entzun ziren atzo, sindikatuek eta beste hainbat eragilek deitutako lanuzte egunean.
Palestina askatu lelopean, grebak egin zituzten goizean hainbat langilek Lekunberri, Larraun, Araitz eta Betelun. Ondorioz, Lekunberriko Herriko Plazan eta Larraungo Udaletxean elkartu ziren asko, Palestinaren aldeko elkarretaratzera joateko eta manifestazioan ateratzeko.
Palestinaren aldeko manifestazioa.