Erronka Hirukoitza martxan da

Mailope Aldizkaria 2025ko urr. 23a, 06:00

Araitz eta Beteluko Krosa 2025.

Aurten, Erronka Hirukoitza ere eskaini dute Kirol Mankomunitatetik. Iaz lehen aldiz antolatu zuten eta arrakastatsua izan zen.

Erronka berezi horrek hiru lasterketa batzen ditu: Leitzakoa, Lekunberrikoa eta Araitz-Betelukoa. Iaz, hiru lasterketa guztiak amaitu zituzten korrikalarien artean 15 sari baino gehiago banatu zituzten, eta aurten... are sari gehiago egongo dira. Baina hori ez da berrikuntza bakarra. Aurten lehen aldiz, hiru lasterketetan aldi berean izena emateko aukera egongo da. Izena Araitz-Beteluko krosaren izen-ematean bertan egin daiteke (Erronka Hirukoitzaren lehen proba baita), eta hirurak batera apuntatzen direnek deskontu berezia izango dute izen-ematean.