Larraungo eta Lekunberriko Udalek 2025eko Argazki Lehiaketa antolatu dute 2026ko ibarreko egutegia osatzeko

Mailope Aldizkaria 2025eko urriaren 23a

Parte hartzaileak 14 urtetik gorako eta udalerrietan erroldatutako herritarrak izan beharko dira.

Urriaren 27tik azaroaren 21era bitartean, 2 edo 6 argazki bidaltzeko aukera izanen dute helbide honetara: kultura@lekunberri.eus.

  • Argazkiak koloretan edo zuri-beltzean, horizontalak, JPEG edo PNG formatuan eta 1 MB-tik gorako kalitatean izan behar dira. Gai nagusiak bi dira: “Paisaiak eta lekuak” eta “Ospakizunak”.
  • Lanak jatorrizkoak izan behar dute, eta egileak ez dira identifikagarriak izanen. Epaimahaiak gaiarekin lotura, irudiaren estetika eta egutegirako egokitasuna baloratuko ditu. 
  • Hamabi argazki hautatuko dira, bakoitzak 50 € jasoz, eta azalekoak beste 50 € gehigarri. Irudiak 2026ko egutegian agertuko dira, eta parte hartzeak oinarri guztiak onartzea esan nahi du.

Informazio gehiago nahi baduzu idatzi kultura@lekunberri.eus helbide elektronikora edo deitu 6211509455 telefono zenbakira.