'Araizko Zaporeak' feria ederra izan zen

Mailope Aldizkaria 2025ko urr. 27a, 08:36

Pasa den igandean 'Araizko Zaporeak' 9. feria ospatu zuten Arriben, eta egun osoko egitaraua antolatu zuten.

Elikadura bultzatzeko asmoarekin, eta bertan lan eta bizitzeko helburuekin, etxeko produktuak plazaratu zituzten. Halaber, bertako ekoizleak eta artisauak izan ziren. Gainera, sagardo dastaketa izateaz gain, sagar tarta lehiaketa ospatu zuten. Musikarekin eta giro alaian, eguraldi kaxkarra izan arren, bikain igaro zuten urriaren 26ko goiza.