Adin-adin egitasmoaren baitan Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Julio Soto Ezkurdia (Gorriti) bertsolariek bisita egin diete Lekunberri-Larraun eguneko zentroko kideei. Bertso trukaketak egin zituzten, eguneko zentrokoak hasi zirelarik, hasierako agurrekin erantzun zituzten bertsolarierk eta ondotik zenbait gai bota zizkieten bertsotan aritzeko. Lehenengoa, emakumen baserritarren eguna duela gutxi ospatu zutela izan zen, bigarrena herri kirolak izan zen gaia eta azkena, Palencia, Caceres bezalako herrietatik iritsi ziren etorkinek zer den eman zigutena eta zer jaso zuten bertakoengandik. Puntutan aritu ziren bertsolari biak jarraian inongo gairik gabe. Bukaerako agurra bota zuten biek saioari itxiera emateko.