Zein da orain egin beharko duzun lana?
Nire lehenengo eguna Lekunberrin izan zen urriaren 9ko mezan, goizeko
8:00etan. Orain, Santi, Sotil eta hirurok batera landuko ditugu 47 herrietako
parrokiak. Ni moderatzailea naiz, baina hirurok berdintsuak gara eta
elkarren laguntza ezinbestekoa da. Gainera, gure web orrialdean meza
berezien bideoak eskaintzen jarraituko dugu, baita hiletak eta bestelako
ekitaldien albisteak jartzen ere. Gainera, webgunea hizkuntza askotan dago eskuragarri: euskaraz eta gaztelaniaz,baita etorkin askoren hizkuntzetan ere, hala nola errumanieraz eta arabieraz; eta kudeatzeko aukera oso erraza da.
“Inaxioren proiektuei jarraipena ematea da eginkizun nagusienetako
bat”
Ze eginkizun ikusten dituzu?
Alde batetik, Inaxioren proiektuei jarraipena ematea da eginkizun
nagusienetako bat. Lan handia egin zuen hemen, proiektu asko garatu
zituen. Bestetik, elizaren eginkizun nagusiari dagokionez, arlo garrantzitsuenetako bat alderdi espirituala indartzea da. Gizarte honetan
materialismoa, berekoikeria eta bakartasuna nagusi dira. Beraz, barne dimentsio hori finkatzea ezinbestekoa dela uste dut, denok dugun espirituari buruz hausnarketa sustatzea.
Eta erronka nagusiak...
Une honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren pastoralaren arduraduna ere banaiz; beraz, ia egun guztietan bertan egoten naiz gazte
talde batzuekin lanean. Halaber, Berara ere joango naiz; han badago
elizbarrutiko eskola bat, eta bertan ere erlijio irakaslea naiz. Beraz, une
honetan, hiru erronka nagusi ditut: 47 herrietako lan koordinatzea,
gazteen pastoralaren ardura hartzea eta Berako eskolan klase ematea.
“Une honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko pastoralaren arduraduna ere banaiz”
Abiarazi nahi al duzu proiektu bereziren bat?
Inaxiok proiektu asko zituen: web orrialdea, elkarrekin lan egiteko
modua, pastoral-kontseilua, Leitza, Basaburu eta Larraunen elkarlana…
Oraindik ez ditut gauza guztiak ongi ezagutzen; beraz, lehenik ezagutu
egin behar ditut, Inaxioren martxa jarraitu, eta gero pentsatuko dut zein
proiektu jarri dezakedan martxan. Orain gogotsu eta kokatze prozesuan nago, eskualdea ezagutzeko ilusioarekin.