Ekonomika

Agurtzane Altuna 2025eko azaroaren 4a

Gaur eungo trasteak kaduzidade datakin sortzen dittue. Ez da matematika baño, alde aldea, kotxeak 15 bat urte irauten due; piladun trasteak bost bat urte; bateridunek pixkoat gehio baño hortxe-hortxe; mobilek pare bat urte; ta etxetresnak 10-15 urte. Labadora hondatu dela eta teknikoan aurreneko galdera zenbat urte ditton. Hamarretik gora baditto, ez omen do komontzea meezi. Izan ee, komontzeko eskuk zikindu behar ez deenak dee gaur eungo traste gehinak, ta hondatzen bada bota ta fuera. Hoixe gaur eungo moda: ibilli ta bota. Hoixe da etengabe elikatzen duun kontsumo eredue; kantidadea kalidadea baño nahio den eredue.
 
Garai batean, berriz, betiko asmotan sortzen zittuela trasteak esango nuke. Sokaldetako ekonomikak, konparazio batea. 1820. urte aldea hasi omen zeen aurreneko ekonomikak jartzen sokaldetan. Izena jarri zionak ez zun denbo asko hartu izen egokigo bat asmatzeko. Lurreko su iikik baño hobeki aprobetxatzen zun suen beroa ta energie, ekonomikogoa zen, hortaz, ekonomika. Betikoa ta betiekoa.
 
Asmo hortan jarriko zuen garai batean Amonan etxekoa re. Zenbat ipurdi beotu ote ditto ekonomika xarraan aurreko barrak hola okertzeko. Zenbat eltze-ipurdi beotu ote ditto dauneko zartatue daon txapak. Zenbat porru patata, zenbat gozatutako kafe, zenbat txipotxak itteko ur irakiñazi ote do; zenbat axuri labean; zenbat baarron-gorrin salda lodittu ezain-ezain.
Zenbat beroaldi ta zenbat beotu aldi. Zenbat eur puske gorde ote ditto ate ttiki horrek. Zenbat hortza traatu txapaan erdiko zulo ttikiek: “to zaharra ta ekatzak berrie”. Zenbat aldiz altxako zun gantxoak hiruarren borobille; zenbat kontu kizkali eta zenbat haserrealdi goxatu.
 
98 urte bete berrik ditto gure Amonak. Zeharka beitzen dio sokaldeko ekonomika berde pinttarrai. Penatuta dao. Bea ezkondu zenean han omen zeon ekonomika hue ta oain errelebo eskean da nonbattee. Kontuk atea noizkoa den.
 
Nola baten nola bestean zikloa azkenetaa allaatzen ai da. Nola batek nola besteak hutsune galanta utziko due noizpatte sokaldean. Bata ordezkatu ditteke, bestea ez. Halai, ez giñuke penatu behar zikloa bukatuko delako, been beroa ezautu eta sentittu izanagatik poztu behar
giñuke. Beti betikoai, gorazarre bero bat!