Imajinatzen duzue baliabide amaigabeak dituen mundua, dena denentzat modu berdin eta agorrezin batean banatzen dena, ezintasun edo eskasien arazoak deuseztatu eta bizitzeaz bakarrik larritu. utopia liluragarria ezta?
Ba ametsa zapuztera natorkizu. Unibertso hori existitu zelako, behin baino gehiagotan gainera. Eta amaiera lazgarriekin beti.
Unibertso horrek izena eta guzti dauka. Unibertso 25, 60-70. hamarkadetan eman zen Estatu Batuetako buru osasunaren institutu nazionalean, Meryland. Saguekin egin zuten ikerketa lana izan zen.
Esperimentu honetan, saguen janaria, ur eta aterpeak amaiezinak ziren. Arrisku eta etsai guztiak kanpoan utzi ziren. Bizimodua erraza zen, komunitatea hazten eta elkarlanean ari zen. Baina denbora pasa ahala, populazioa dentsitate kritikoetara iritsi ziren, eta biztanleriaren pilaketa arazoak hasi. Emeek euren zaintza uzten zuten, indarkeria eta apatia nagusituz, arrek lurraldea defendatzen zuten modu obsesiboan. Horrela ugaltzeko gaitasuna galtzen joan zen pixkanaka, gizarte osoaren galbidera arte.
Esperimentu honek, gizarte espazioaren eta gehiegizko populazioaren garrantzia erakutsi zituen, gure ongizatea ez da janariaren edo aterpearen menpe, baizik eta gure elkarreraginen eta gure harremanen konplexutasun eta sakontasunaren menpe.
Gure mundu modernoan, mundu digitalean,antzeko fenomenoa gertatzen da. Amaigabeko iturri emankorra da. Jendea elkartzen du, baina aldi berean, isolatuta, gainkargatuta eta estresatuta bizi gara, lehian, iruzkin txiki batez, kolapsatzen diren komunitateak. Askatasuna eta espazio fisiko eta mentala dira benetako baliabideak; horiek gabe, paradisu bat ere desagertu liteke.
Gizakiok kode genetikoaren %85a elkarbanatzen dugu saguekin, zientzian gure isla biologiko bezala ezagutzen da sagua eta garapen etapak eta erakusten dituzten portaera konplexuak, gizakien neurologia eta psikologia ikertzeko aukerak emate dituzte.
Ez diot berdina gertatuko zaigunik. Ez, baina, agian.