Gau Beltzeko ospakizunak Lekunberrira ere iritsi ziren. Urriaren 31n, arratsaldean aurpegi margoketa antolatu zuten herriko umeentzat. Hamarnaka haurrek parte hartu zuten. Ondoren Txalapartarien deia jarraituz, kalejira egin zuten kaleko argiak itzalita. Gero, sorgin dantza egin zuten eta nahi zuenak bere beldurrak paperen idatzi eta sutara botatzeko aukera izan zuen. Amaitzeko, argiak piztu eta gaztain erreak banatu zituzten. Jende asko hurbildu zen eta herritarrak oso pozik gelditu ziren.