Urteroko zozketa ederra antolatu du Larraun Pilota Elkarteak

Mailope Aldizkaria 2025eko azaroaren 11

Artxueta harategian dagoen saskia. Argazkia: Larraun Pilota Elkartea.

Larraun Pilota Elkarteak, eskualdeko komertzioei erositako produktuekin osatutako saski eder bat zozketatuko du: 3000 euroko balioa duen jan-edan saskia.

Saridunak etxera eramango duen saski ederra, Lekunberriko Artxueta harategian dago. Txartelak bertan erosi ahal izango dira, edo Larraun Pilota Elkarteko jokalariek, pilota-eskolan bertan erosi ahalko dituzte.

Tiket bakoitzak euro 1 balio du, eta zozketa abenduaren 24an izanen da, Olentzero eta Mari Domingirekin.