Gaur aurkeztu dute Korrikaren 24. edizioa Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean. Ane Pedruzok hartu du hitza eta eman du aurtengo lehen pausoa, ‘Euskara gara’ lelopean egingo dugu lasterka aurten.
Atzera begira, Maialen Begiristain AEKren Nazio Kontseiluko kideak, helmuga zein den argi adierazi du. "Euskara herritar guztiontzako aterpe ireki eta erosoa da", azaldu du Begiristainek. Berdin dio zein den "jatorria, azalaren jatorria edo zein den euskararekiko ezagutza", gaineratu du. Eta bertan, "denon artean eraikiz gizarte zapalkuntza orotatik babestuko gaituen komunitate berdinzale eta zabala aurkituko dugu, gure herrian, euskararen herrian, mundu oso bat sartzen delako".
Beraz, 24. Korrika martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik eta Bilbo izango du helmuga. Hamar gau eta hamaika egunen buruan, martxoaren 29an amaituko da Bilbon, ‘Euskara gara’ lelopean.
Korrikaren Koordinatzaile Ane Elordik parte hartzera dei egin du Korrikaren mezua zabaldu aurretik. Euskara beraz, bide bat da, Kohesiorako tresna da, eta hain zuzen, Errigora omenduko du aurten Korrikak. Nafarroan euskara ofiziala ez den eremuan euskalduntzean egindako ahaleginagatik egin nahi dio aitortza Korrikak.
Iaz 1.700.000 lagunek egin zuten bat 24 orduko emisioarekin. Aurten ere, zuzeneko konexioaz gainera, aplikazioa izango da korrikarekin bat egiteko modu azkar eta eraginkorrena, herriak gure egiteko.
Honezkero, petoak dagoeneko salgai daude hiriburuetako dendetan eta online, baina lekukoa hartzeko unea heldu aurretik, instituzioei dei egin diete AEK kideek, “hizkuntza politika sendoak egin eta bultzatzeko”.
Bitartean, martxan da dagoeneko atzera kontaketa Euskal Herrian, 126 egun falta dira Euskal Herria herriz-herri zeharkatzeko.
- Informazio gehiago nahi baduzu, sartu www.korrika.eus web orrialdean.
Lekukoa iritsi bitartean, Korikak badu mezua:
