Eguraldi hotza eta umela izanagatik, poz-pozik igaro zituzten herriko egun berezi horiek. Ohitura onei eutsiz eta bertaratu zirenentzat zorionez, egitarau oparoa izan zuten: Martintxoren jaitsiera, herri afaria, DJ Zzeiko, Bixente Gorostidi eta Unai Muñoa bertsolariak...
Batek baino gehiagok penaz agurtu zituen festak, baina ohartzerako iritsiko dira hurrengoak ere.