Aldazko festak joan zaizkigu eta Maria Josefa Arregiren oroitzapenak gurekin jarraituko du

Mailope Aldizkaria 2025eko azaroaren 17a

Azaroaren 7tik 11ra Aldazko festak ospatu zituzten: tortilla patata txapelketa, musa, afaria, erronda, Los Tritus, DJ Brii, toka... Denetik izan zuten aurtengo festetan.

Baina ederki joan baziren ere, gazi-gozoak izan ziren, azaroaren 8an herrian maitatua zen Maria Josefa (Maxepa) Arregi zendu baitzen, 93 urte zituela. Egun berean,  Iraukorrak txarangarekin omenaldia egin zioten.

Oroitzapen goxoak utzi ditu Marai Josefa Arregik Aldatzen, herritarrek ez dute sekula ahaztuko. Doluminak familiari eta lagunei.

 

Maria Josefa Arregi (Aldatz).