Azaroko lehen elurtea iritsi zaigu

Mailope Aldizkaria 2025eko azaroaren 21a

Elurtea Lekunberrin. 2025.

Atzo iluntzean gure eskualdeko lehen elurteak herri txikietako kaleak zuritu zituen. Elurra Iruñeraino iritsi da eta gaur goizeko lehenengo orduak nahiko gogorrak izan dira. Hala, lehen orduetan arazo ugari suertatu dira A-15 errepidean, Gorriti eta Irurtzun inguruan.

Bihar, prezipitazioak arinagoak izango dira eta eguerditik aurrera atertuko du. Hala ere, Estatuko Meteorologia Agentziak abisu laranja aktibatu du Nafarroako erdialdean.

Ondorioz, 500 metrotik gorako lurraldeetan 10 zentimetroko elur pilaketak aurreikusi dituzte. Beraz, elurra kentzeko 89 talde aktibatu zituen atzo gauean Nafarroako Gobernuak, eta elur alertak irauten duen bitartean, errepideen egoera kontsultatzeko gomendatu du.

Baraibar, 2025-11-21. Argazkia: Anne Oreja.