Araitz eta Beteluko 2025 Kulturaldia antolatu dute

Mailope Aldizkaria 2025eko azaroaren 21a

Araitz eta Betelun, Kulturaldia antolatu dute azaroaren 28tik abenduaren 14ra. 

Ia egunero antolatu dute zerbait:

Azaroa:

28- 22:00 "Esanezin". Iñaire Aranzabek gidatzen duen taldeak tokira egokitutako kontzertua eskainiko du. Akustikoa eta intimoa. Txikia neurri, handia kalitatez. Azkarate.

29- 18:00 "Bularretik ehundutako aitortzak". Dokumentalak minbiziaren errealitateari ikusgarritasuna eman nahi dio. Bertan, bularreko minbizia pairatu duten eta pairatzen ari diren Leitzako bost emakumeren testigantzak jasotzen dira, haien inguruneko lekukoenak eta mediku espezialisten iritziekin batera. Intza. 

30-  Meza eta gero Abesbatzaren kontzertua. Aralar Udal musika eskolako abesbatzek eskainitako kontzertua. Meza eta gero izango da. Beteluko eliza.

Abendua

3- 11:00 “Ispiluari begira”. Hizkuntza erabilera ohiturei buruzko haur eta gurasoentzako tailerra. LH1 eta LH2 mailatan dauden umeek eta haien gurasoek har dezakete parte. Euskara Zerbitzuan izena eman. Abenduak 1, azken eguna: larbeleareuskaraz@iparmank.eus. Gaintza.

5- 19:00 “Zulotik mundura”. Mahaingurua ibarreko kirolari ezberdinekin. Kirol kontuetan nondik gatozen eta nora goazen jakiteko. Iragana aztertu, orainaldia laburbildu eta etorkizuneko erronken gainean hausnartu. Errazkin. 

6- 21:00 Bertso afaria eta gau-pasa. Afarirako txartelak salgai jarriko dira ohiko lekuetan. Atallu. 

7- 19:00 “Magia zapatiletan”. Helduei zuzendutako ikuskizun parte-harztailea, karta-sorten soken eta zapien artean, jolasteko ispilua zeharkatzera gonbidatzen gaitu Andoni magoak. Jolasa, une oro, dibertitzea da eta publikoarekiko elkarrekintzak osatzen du ikuskizunaren funtsezko pieza. Lezaeta. 

8- 18:00 Mailopean bizi nahi duzu? Araitz eta Betelun etxebizitzen egoera zertan den, emantzipazioaren zailtasunak landa eremuetan eta despopulazioaren oinarrian zer dagoen jakiteko aukera izanen da aurkezpen eta solasaldi saio horretan. Araizko Udaletxea. 

12- 19:00 “Isiltasunetik”. Isiltzen ez den isiltasuna. Jaiotzez gorrak diren bi pertsonek (Joxe Enrike Zeberio eta Itziar Agirrebarrena) Marokon egiten duten furgoneta-bidaia kontatzen du dokumental honek, zeinu-hizkuntzako gidariak eta interpreteaek lagunduta. Uztegi. 

13- 17:00 Parkourra. Nerabeentzako tailerrak. Hormak, hesiak, eserlekuak, eskailerak… makina bat aukera eskaintzen duten baliabideak dira: jauziak gainditzeko edo saltoren bat egiteko abiapuntua, oztoporen bat gainditzeko heldulekua. Parte hartu nahi baduzu, izena eman Euskara Zerbitzuan: larbeleareuskaraz@iparmank.eus. Atallu. 

14- 17:00 “Altxor kutxaren bila”. Kultura aniztasunaren, berdintasunaren eta tolerantziaren aldeko bidaia. Bi pirata ausartek gidatuko zaituzte inoiz kontatu, abestu eta dantzatu dizuten altxorraren bilaketa zoro eta dibertigarriena. Beteluko Udaletxea.