Bertso saio literarioa ospatu dute Arriben

Mailope Aldizkaria 2025eko azaroaren 24a

Bertso saio literarioa Arribeko elizan. Argazkia: Eneritz Urkola.

Atzo, azaroaren 23an, bertso saio literarioa ospatu zuten Arribeko elizan.

 

Miren Amurizak Pleibak bere liburuko pasarteak irakurri zituen, Miren Narbaiza Mice musikariak girotuta. Horietan oinarrituta eman zizkien bertsotarako gaiak Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabali. Hala, Ordu eta erdi inguruko saio goxo osatu zuten. Halaber, berrogei lagun inguru elkartu ziren.

Bertso-saioa Araitz eta Beteluko Berdintasun Mahaiak antolatu zuen.