‘Xerka’ fotokazetaritza proiektua eta solasaldia Gabari Gune Irekian

Mailope Aldizkaria 2025eko azaroaren 24a

Martxel Larraza Indaburuk LGTBI+ komunitatearen sexilioari buruz egin zuen kazetaritzako gradu amaierako lana, eta hain zuzen ere, lan horrek, gradu bukaerako Berria saria jaso zuen.

Egun, fotokazetaritza proiektua Gabari Gune Irekian dago, Larraunen. Argazki erakusketaz gain, Aner Ansorena gonbidatuarekin solasaldia eratu zuten pasa den ostiralean.