Larraun eta Lekunberri Gazako herriaren alde

Mailope Aldizkaria 2025eko azaroaren 25a

Salam Gaza Nafarroa elkartea dirua biltzen ari da Gazara bidaltzeko eta hango familiei jatekoa eta edatekoa emateko. Bideo honetan ikus dezakezue zer-nolako lana egiten ari diren: Janari banaketa abuztuaren 18an

Lekunberriko eta Larraungo udalek diru ekarpen bat egingo dute Gazako familiek zer jan eta edan eduki dezaten. Halaber, herritarrak ere deitu dituzte haien ekarpenak egiteko kontu korronte honetan (Laboral Kutxa): ES46 3035 0119 2711 9001 7515.

Horren harira, abenduaren 11n, 18:30ean, hitzaldi bat eskainiko dute Salam Gaza Nafarroa elkarteko lagunek Gabari Gune Irekian, Ola Arafat Salam Gaza elkarteko lehendakariarekin batera.

Amaitzeko, Lekunberri eta Larraungo bizilagun oro deitu dituzte Palestinaren aldeko ekimenean batzeko eta argi adierazteko genozidioaren gainetik, herritarren elkartasunak jarraituko duela.