Abenduaren 3an Nafarroako Lau eta Erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko final handiak jokatu ziren Lekunberrin. Pilotari azkarrenak lehiatu ziren, eta finalera Aldaz (Ultzama-Buruzgain) eta Julen Baleztena (Leitzako Aurrera) sailkatu ziren. Final gogorrean, Aldazek lortu zuen txapela, Baleztenari 18-10 garaituta. Hirugarren eta laugarren postuan berriz, Nazabal (Larraun Pilota Elkartea) izan zen irabazlea, nagusitasun handiz Anzizarri (Erreka Pilota Elkartea) 18-5 irabazita.
Gainera, Kadeteen Lau eta Erdiko finala jokatu zuten. Beti Onak klubeko Ezkurrak eta Rekaldek lehia bizia izan zuten, baina azkenean Rekalde izan zen kadeteen kaiolako txapelduna, 16-18 gailenduta.