Aurrebegirale titulua lortzeko ikastaroa eskainiko dute Larraunen eta Leitzan

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 10a

Gaztea bazara, parte-hartzea gustuko baduzu eta lagunekin aisialdian ongi pasatzeko prest bazaude, hauxe da zure aukera.

Abenduaren 22, 23, 29 eta 30ean aurrebegirale titulua lortzeko ikastaroa eskainiko dute Larraunen eta Leitzan. Goizeko 10:00etatik 14:00etara (Azken eguna 10:00etatik 16:00etara, luntxa barne).

Ikastaroa Urtxintxa Aisialdi Eskolak emanen du eta 16 eta 17 urte bitarteko eskualdekoa gazteentzat izanen da, dohainik. Gainera, Urtxintxako Diploma Ofiziala jasoko dute parte-hartzaileek.

Baina adi zeren plaza mugatuak dira eta izena-ematea abenduaren 15ean itxiko da.

  • Izena-emateko edo informazio gehiago lortzeko, idatzi hurrengo helbide elektronikoetara: prebentzioa@ssbirtzurun.eus • prebentzioa@laggizartezerbitzua.org
  • Whatsappetik edo mugikorretik  hitz egitea nahiago baduzu, idatzi edo deitu hurrengo zenbakietara:  605 46 68 05 • 681 26 51 89