Araitz eta Beteluko denda txikiak elkartu dira saski eder bat zozketatzeko

Mailope Aldizkaria

Herritarren konfiantza eskertzeko, Araitz eta Beteluko merkatari txikiek saski eder bat zozketatuko dute.

Zozketa antolatu duten merkatariak hurrengo hauek izan dira: Aitz-Berri Ile-apaindegia, Mari Tere Janari-denda, Beteluko Botika, Maite Harategia, Atabal Okindegia eta Arribe Botika.

Denda bakoitzean parte-hartzeko txartel bat emango diete bezeroei, eta zozketa abenduaren 24an egingo dute Arribeko Botikan, 13:30ean.