LHko ikasleak Guardetxetik Pagomarira oinez joan ziren eta Mokaren txabolan hamaiketakoa egin ondoren Txaminia mendiaren azpitik egin zuten ibilaldia eta Inuitzitik Albiko belardira jaitsi ziren, bertan HHkoekin bazkaltzera. DBHko ikasleak, Guardetxetik Pagomarira joan ginen eta Aralarretik barrena Hirumugarrietako gailurrera igo, Unako putzuan bazkaldu eta Albira jaitsi ginen.
Txango honetan, naturaz gozatzeko aukera ederra izan genuen eta presente izan genuen hasieratik. Albin Pagadiak ziren nagusi eta Hirumugarrietako ibilbidean fauna askorekin egin genuen topo: zaldiak, behorrak, ugatzak, sai arreak, behiak, basurdeak eta ardiak, besteak beste.
Gure ikastetxeko ohitura bihurtu da ikasturte hasieran Aralarrera txangoa egitea eta datorren urtean errepikatzea espero dugu.
DBH
Araxes Ikastetxea