Basatiak izeneko horma-irudia Aldabururi otu zitzaion proposamen artistiko bat izan zen. Musu-truk burutu zuten eta bat-batekoa eta esperimentala izan zen. Hau da, zuzeneko margoketa kolektibo inprobisatua. Gustura egon ziren eta elkar gehiago eta beste modu batera ezagutzeko balio izan zuen.
Bukatu eta gero, artelan ederra Lekunberrira eramatea otu zitzaion Aldabururi. Horrela, herriari opari edo eskaintza berezi bat egin zioten.
Hala, “tamaina handiko artelana orain Plazaola Kirolgunean ikusgai dago, beraz, joan zintezkete ikustera” azpimarratu du Aldaburuk.
- Proiektua garatzeko ezinbestekoak izan diren laguntzaileak hurrengo hauek izan dira: Lucía López Gea, Inma Senosiain, Miren Atxaga, Magda Mata, Noemí Gamboa, María Jesús Castillejo eta Luisa Aldaburu.