Kaixo, irakurle maite!
Urtea bukatzear den honetan, aurten ere egutegi bat oparitu nahi dizuegu urtarrileko zenbakian. Beti egin ohi dugun moduan, zure laguntza behar dugu horretarako, zuek ateratako argazkiekin edertu nahi baitugu egutegia! Iaz, “mundu txikia” izan genuen protagonista: loreak, bareak, onddoak, hostoak... Eta aurten berriz, honako gai hau aurkezten dugu: HERRIKO TXOKO XARMAGARRIAK. Zuen herrietako gustuko txokoak ezagutu nahi ditugu, hainbeste maite dituzuen leku kuttunak.
Bidali etxe ondoko edota inguruko irudiak, sarri joaten zareten txoko batekoak: kaleka, etxeak, dendak, iturriak, parkeak... Araitz, Betelu, Lekunberri eta Larraungo edozein paisaia izan daiteke. Zuek ere ager zaitezkete argazkian, noski! Jasotzen ditugun argazkien artean, batzuk aukeratu eta egutegi polit bat osatuko dugu, zuen denon etxeetan jar dezazuen.
Abenduaren 22ra arteko epea duzue argazkiak bidaltzeko, helbide honetara: info@mailope.eus
WhatsApp-etik partekatzea nahiago baduzu, bidali hurrengo zenbakira: 660476041
ESKERRIK ASKO ZUEN KONPROMISOAGATIK!