12:30ean Jesus Mari Sotilek meza eman zuen Migelen laguntzarekin. Halaber, Pilar Argiñenak akordeoia jotzen zuen bitartean, herritarrak kantari aritu ziren.
Aurten eguraldiak lagundu egin zuen, eta jendearen parte-hartzea bikaina izan zen: Arruitz, Lekunberri, Uitzi, Etxarri, Iruñea eta Urritzako 32 lagun elkartu baitziren.