Uitziko tunelaren 2.680 metroak zolatu nahi dituzte

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 16a

Uitziko tunela.

Plazaola Partzuergo Turistikoaren hitzetan “Europako bide berdeen egituran dagoen galeria luzeena da Uitziko tunela”.

Hala, milioi erdi euro beharko dituzte Uitziko tunelaren 2.680 metroak zolatzeko. Izan ere, lizitazioaren oinarrizko prezioa 577.534,94 eurokoa da. Halaber, Larraungo udalak abendu bukaera arte zabaldu du eskaintzak aurkezteko epea.