Gabonak Araxes Ikas Komunitatean

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 16a

Araxes Ikastetxeko ikasleak 2024 urteko Gabonetako jaialdian kantari. Argazkia: Araxes Ikas Komunitatea.

Gabonak bertan ditugu eta abenduaren 19an  elkarrekin ospatzeko, Araxes Ikas Komunitateko Festa Batzorde mistoak egitarau oparoa prestatu du:

9:00-9:30 AZKEN PRESTAKETAK geletan

  • Urtero bezala baserritar arropa jantzita etorriko gara.
    9:00etan geletara joango gara eta azken prestaketak egin ondoren, abiatuko gara.

9:30-11:00 BETELUTIK KANTARI

  • Denak elkarrekin Beteluko kaleak alaituko ditugu. Herritik kalejiran joango gara eta toki hauetan abestuko dugu: Indianotxean, plazan, okindegian, Etxeburuan Etxeberrian, Amavin-en (ikasle eta musikari batzuk sartuko dira) eta eskola ondoko errotondan.

11:00-12:00 HAMAIKETAKOA eta PATIOa

  • Hamaiketakoa elkarrekin dastatzeko aukera izango dugu. Guraso Elkarteko kideek prestatutako txokolate beroa, eta boluntarioek egindako patata tortilak eta bizkotxoak dastatuko ditugu.
  • Azken urte hauetan egin izan dugun bezala, zuen parte hartzea eskatzen dugu hamaiketako goxo hau prestatzeko. Etxetik patata tortilak eta bizkotxoak ekartzeko eskatzen dizuegu. Modu antolatuan egiteko, atxikitutako taulan apuntatu.

12:OOetatik aurrera MARI DOMINGI ETA OLENTZERO

  • Mari Domingi eta Olentzerori harrera egingo diegu eta ondoren agurtu, abestu eta opariak jasoko ditugu eskolako liburutegian. Behin bukatuta, talde bakoitza bere tutorearekin egongo da.

14:00etan

  • Festaren bukaera.
    Etxera joateko ordua, jantoki zerbitzua eskainiko da.
    Garraioa ostiraletako ordu berean mantenduko da.

 

Zuen parte hartzea eta elkarrekin goiz polita izatea espero du Araxes Ikas Komunitateak!

Zorionak eta urte berri on!