Nesken korrika taldean izena emateko epea zabaldu du Kirol Mankomunitateak

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 17a

Gure eskualdeko nesken artean kirol entrenamendua, giro ona eta une dibertigarriak sustatzea dira helburu nagusiak.

Azken urteotan kirola indarra hartzen joan da eta nesken parte-hartzea ere handitzen joan den arren, oraindik gure inguruko lasterketetan nesken presentzia faltan botatzen dela adierazi dute antolatzaileek. Horregatik eta herritarren eskaerengatik, nesken korrika talde bat sortu nahi dute.

Beraz, ikastaroa urtarriletik ekainera izango da eta lasterkariak Plazaola Kirolgunean elkartuko dira, Lekunberrin. Ordutegia oraindik zehazteke dago, taldeko parte hartzaileek adostu beharko dute eta.   

Plazaola Kirolguneko bazkideek izena eman nahi badute 70 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez-bazkideek 100 euro.

Izena emateko epea urtarrilaren 8an amaituko da.