Abenduaren 12an “Isiltasunetik”, Isiltzen ez den isiltasunari buruzko dokumentala ikusteko aukera bikaina izan zuten Uztegin. Jaiotzez gorrak diren bi pertsonek (Joxe Enrike Zeberio eta Itziar Agirrebarrena) Marokon egiten duten furgoneta-bidaia kontatzen du istorio honek, zeinu-hizkuntzako gidariak eta interpreteak lagunduta.

Isiltasunetik dokumentaldeko otordutxoa.

Isiltasunetik dokumentalaren azalpena.

Isiltasunetik dokumentaleko une bat.
Abenduaren 13an, nerabeek parkourra zer den ikasteko eta praktikatzeko aukera ederra izan zuten Atallun.

Parkour ikastaroko parte-hartzaileak.

Parkour ikastaroan, beroketak egiten.
Amaitzeko, abenduaren 14an “Altxor kutxaren bila” izeneko ekintza entretenigarria gauzatu zuten Beteluko Udaletxean. Kultura aniztasunaren, berdintasunaren eta tolerantziaren aldeko bidaia izan zen, altxorraren bilaketa zoro eta dibertigarriena.

Altxor kutxaren bila.