Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu parte hartzeko. Lehen kanporaketatik sailkatzen direnek, zazpi herrialdeetako finalerako txartela lortuko dute, martxoaren 7an. Amaitzeko, finala 2026ko martxoaren 28an, Amasa-Villabonan, Gipuzkoan jokatuko dute.
Euskal Herriko Mus Federazioak antolatzen du txapelketa eta sariak ez dira nolanahikoak: final handia irabazten duen bikoteak, esaterako, 3.000 euro poltsikoratuko ditu, eta lau lagunentzako bidaia irabazi, Karibera. Informazio gehiago, federazioaren webgunean.